XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baseliza hori, funtsean, Markina-Xemeingo baselizetan interesgarrienetakoa da, ze, ondare-baloreak ezeze, kofradiak be iraun egiten dau gaur egunean, eta kofradiak dira, izan be, elizateak eta uribilduak baino lehenagoko gizarte-erakundeak.

Kofradia horrek nortasun handia dauka gaur egun be, eta XIX. gizaldian birritan egin ebazan ahaleginak (1824. eta 1864. urtean) baselizea parrokia bilakatu eiten.

Badira beste baseliza batzuk be bertako huts-guneak aztertu eta beranduko gotikotzat jo daitekezanak.

Horreetariko bat Madalena da, Zeinka auzoan dago eta elizburuan zurezko trozala dauka.

Baseliza hori gurata erre eben 1988. urtean, eta barriztukeran lehenago ez eukan ataria jarri deutse.

Irudiak salbatu egin ebezan eta gaur egun be bertan dagoz Madalena, San Ildefontso eta Paduako San Antonioren irudiak.

Beste baseliza bat estilo gotikoko huts-guneak daukazan Elorriagako San Lorentzo da, Iturrizak dinoanez aspaldi parrokia izan zana.

XVII. gizaldian berreregi egin eben eraikina Martin Lexardiren zuzendaritzapean; Etxebarri elizateko lurretan egon arren Markinako aginpidetzakoa dan Santa Engrazi baselizan be jardun eban.

Tenplu honek doberarri handiko atea dauka, zutabe toskanarren ganeko hagatz batek babesturik.

Oinplanoari jagokonez, ezaugarri arruntak azaltzen jakuzala esan daikegu.

Amaitzeko, Artako San Pedro, aldare osteko leiho aurrerromanikoa aztertukeran aitatu doguna, gotikotzat hartu daiteke, ateko arku zorrotzari begiratu ezkero behinik behin.

Baseliza horreek guztiak osotzen dabe, zalantza barik, udalerriko multzo gotikoa: garai ona izan zan harako ha, baseliza askori joakonean XVI. gizaldiko obra gotikoak dirala ahaztu barik.

Hori guztia gorabehera, baseliza honeetan hainbat eta hainbat konponketa izan dira (horma, ganalde eta huts-guneetan batez be), eta sarritan goitik behera aldatuarazo dabe eraikinaren jatorrizko egiturea (179) Ildo horri jarraituz, lan honetan eskinten dogun sailkapen kronologikoa ez da behin betikoa, baina baselizak aztertu ahal izateko abiapuntu eta jarraibidetzat hartzen dogu, ze baselizarik gehienak hainbat estilo eta sasoitan sailkatu daitekez.

Altzari-ondareari jagokonean, antxina ugariak izan baziran be (halan erakusten deusku datu askok behintzat), gaur egunean urriturik dago ondare hori baselizarik gehienetan, eta artatzen diran altzari bakarrak santuen irudiak eta beste elementu solteren batzuk baino ez dira.

Hori ia baseliza guzti-guztietan jazoten da, estilo-ezaugarriak alde batera lagatuta.

Errenazimentu garaian, eraikuntzako lanik jasoena Xemeingo Andra Mari izango zan, duda barik.

Halan eta guztiz be, eta nahiz beste sasoi batzuetan adina ugari izan ez, bestelako proiektuak be burutu ziran garai horretan.

Baselizei joakenez, garai horretakorik erakargarriena Illoroko Santa Mañe da, Barinagako auzoan.

Oinplano karratua dauka, eta Iturretako San Kristobalen dagoan ganaldea bera dago baseliza honetan be: zurezko gurutzeria-gangea, bardin-bardina be izan ez arren.

Zainak abiatzen diran zutabeak erpin errenazentistez apaindurik agertzen jakuz.

Era berean, zurezko goi korua oboairezko kateez dago apaindurik.

Sarrerako atea erdi-puntuko arku batek osotzen dau, eta hegoaldeari begi dago.

Bada beste elementu interesgarririk be baseliza honetan: kanpandorrea.

Zurezkoa da goitik eta behera, eta ozkadura barrokoz apainduriko jabalkoiak daukaz (180) SANTANA, A.: Santa Mañe. El último campanario de madera de Bizkaia. GARAIAN, 3. zk., 1988.

Santa Engrazin be lan egin eban Domingo de Gandiagak eregi eban 1639. urtean.